Politika -

Biktimak

Covitek memoria 'manipulatzea' leporatu dio Jaurlaritzari

Era berean, Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Taldeak uste du Cabacas biktimen artean sartzeak “erradikalizazio agerraldiak” eragin ditzakeela.

Cabacas eta Zabaleta. Argazkia: EiTB
Cabacas eta Zabaleta.
Cabacas eta Zabaleta. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Taldeak uste du Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak memoria "manipulatu" duela, eta horren ondorioz sor daitezkeen "erradikalizazio agerraldien" ardura leporatu dio.

Covitek kritikatu egin du Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen athleticzalea ETAren eta GALen biktimen ondoan jartzea "Udal erretratuak" ekimenaren baitan.

Beste kasu batzuk ere kritikatu ditu, tartean Angela Benitorena, Guardia Zibilaren miaketa batek "eragindako tentsioagatik" bihotzekoak jota hil zena.

Covitek azaldu duenez, "zilegi ez den talde terroristen indarkeria poliziaren lanaren parean jarrita, Estatuko Segurtasun Indarrek zilegitasunez erabili duten indarkeriaren ondorioz dauden giza eskubideen urraketen biktimen parean jarrita, hauspoa ematen zaie belaunaldi berrien erradikalizazioari".

"Balizko erradikalizazio agerraldiak Euskadin gertatu dena manipulatzen dutenen ardura izango dira", adierazi du Covitek Bake eta Bizikidetza Idazkaritzari erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Polizia abusuen kasuak