Politika -

AUZITEGI GORENA

Tortura salaketak ikertzea babestu du Demokraziarako Epaileak taldeak

Auzitegi Gorenaren 'ausardia eta zorroztasuna' azpimarratu ditu elkarte horrek, ANren ebazpen bat baliogabetu zuelako, tortura salaketak ez ikertzeagatik. Hedabideek kasu hori isildu izana salatu du.

Auzitegi Nazionalaren bbazpen bat baliogabetu zuen Gorenak, tortura salaketak ez ikertzeagatik.
Auzitegi Nazionalaren bbazpen bat baliogabetu zuen Gorenak, tortura salaketak ez ikertzeagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demokraziarako Epaileak elkarteak Auzitegi Gorenak, joan den astean, baliogabe utzitako ebazpenaz hitz egin du gaur. Tortura salaketak ez ikertzeagatik, Auzitegi Nazionalaren epai bat bertan behera utzi zuen Gorenak, eta Demokraziarako Epaileak elkarteak txalotu egin du erabaki hori, "giza eskubideen defentsa aktiborako kultura sustatzen duela" argudiatuta.

Auzitegi Gorenaren "ausardia eta zorroztasuna" azpimarratu ditu elkarte horrek, giza eskubideen defentsa irmoa egin duela esanaz.  Epaiketa batean, ETAko kide batek egindako tortura salaketak jasotzen zituen froga psikologikoak ez zituen kontuan hartu ANk.

Bestalde, Demokraziarako Epaileak elkarteak hedabideek kasu hau isildu izana salatu du. Komunikabideetan "eskandaluzko isiltasuna" egon dela kasu hau ezkutatzeko esan du elkarte horrek, eta "Barne Ministerioa eta hainbat sektore atzerakoi" jo ditu erantzule.

Azken urteotan, Europar Auzitegiak  hainbat ebazpen kaleratu ditu, Espainia zigortuz, ETAko kideek aurkeztutako tortura salaketak ez ikertzeagatik.  Horrek, Auzitegi Gorenaren arabera, justizia sitemaren sinesgarritasuna kolokan jartzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Auzitegi Gorena bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak