Politika -

GURE ESKU DAGO

Galdeketetan 'esku ez hartzeko' ohartarazi die Urquijok 34 alkateri

Idatzi bana igorri die Urquijok datorren igandean Gure Esku Dagok deitutako galdeketak egingo dituzten herrietako alkateei, kontsulten antolaketan esku ez hartzeko esanez.

Carlos Urquijo. EFE.
Carlos Urquijo. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 5ean Euskal Herriko 34 udalerritan Gure Esku Dago ekimenak deituta egingo diren herri galdeketetan "esku ez hartzeko" ohartarazi die Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak herri horietako alkateei, ohar baten bidez.

Urquijoren hitzetan, "independentziaren aldeko galdeketek ez dute lege babesik" eta "udalek ezin dute kontsulten antolaketan parte hartu, baimenik gabe, herriaren interesekoak ez direlako".

"Galdeketa horietan udal baliabiderik ez dela erabiliko zaintzea da alkateen egitekoa", esan du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.

Gure Esku Dago-n erantzuna

Berehala etorri da Gure Esku Dago ekimenaren erantzuna. Parte hartze prozesuan erakunde publikoek ez dutela parte hartuko gogoratu du herri mugimenduak, eta, gainera, galdeketak ez daudela Udal Legearen menpe azpimarratu du.

"Elkarlana baztertzen ez bada ere, parte hartze prozeduran ez dago aurreikusita erakunde publikoen balizko esku hartzerik. Era berean, alderdi politikoek ez dute protokolo honetan leku formalik. Halere, udalerriko gizarte, kultura, kirol eta politika arloko elkarteen esku hartzea erraztuko da", esan du Gure Esku Dago-k, ohar bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gure Esku argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea