Politika -

PRESOAK

Sakabanaketa politikak senideak zigortzen dituela salatu du Etxeratek

27 urte bete dira Espainiako Gobernuak sakabanaketa politika ezarri zuenetik, eta, horren ondorioz, 16 lagun hil direla esan du Etxeratek.

Etxerateko ordezkariak, goizean, hedabideen aurrean. EiTB.
Etxerateko ordezkariak, goizean, hedabideen aurrean. EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Goikoetxea presoaren bi lagunek auto istripua izan zuten, joan den larunbatean, Valdemoroko kartzelatik Euskal Herrira zetozela, Burgos parean. Honekin, hiru dira, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, sakabanaketa politikak aurten eragin dituen istripuak.

Asteburuan izandako istripu horren kontakizuna abiapuntutzat hartuta, Etxerat presoen senideen elkarteak gogora ekarri du Espainiako Gobernuaren dispertsio politikak 27 urte bete dituela aurten, "PSOEren gobernuak, EAJ eta PPren bermearekin abian jarritako  politika".

Presoen sakabanaketa politikak senideak zigortzen dituela salatu du, beste behin, Etxeratek. Urtzi Errazkin  senideen elkarteko bozeramailearen arabera, politika horren emaitza ondorengoa izan da: "Emaitza, istripuak izan dituzten ehunka senide dira, eta 16 hildako. Salbuespeneko kartzela politika baten 16 biktima. Aitortu gabeko 16 biktima".

Garai berriotan, politika aldatzeko premia aldarrikatu du Etxeratek. "Eskenatoki berri bat bilatzen duen euskal gizartearekin, eragile eta instituzioekin batera, pertsona guztien eskubideen alde lanean jarraituko dugu, bakearengatik, salbuespeneko politiken iraunkortasun eta inmobilismoarengatik galtzaile nagusia azken hau", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa