Politika -

EUDEL

Eudelen zuzendaritza berria adostu dute alderdi guztiek

EH Bilduk ordezkaritza izango du exekutiba berrian, lau ordezkarirekin. Imanol Landa (EAJ) izango da, berriro, presidente.

Eudelek joan den apirilean egindako batzarra. EFE.
Eudelek joan den apirilean egindako batzarra. EFE.
Eudelen ordezkatuta dauden alderdi guztiek zuzendaritza adostu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen exekutiba berria adostu dute alderdi guztiek, eta apirilaren 16an Eudelek Elgoibarren egingo duen batzarrean berretsiko dute. EH Bilduk ordezkaritza izango du, aurreneko aldiz, zuzendaritza horretan.

Imanol Landak (EAJ) jarraituko du presidente karguan, eta presidenteorde kargua Jose Antonio Santanok (PSE) hartuko du. Bigarren presidenteorde, berriz, Garazi Lopez de Etxezarreta (EH Bildu) izendatuko dute.

15 udal-ordezkarik osatzen dute Eudelen batzorde exekutiboa: EAJk zazpi ordezkari izango ditu, EH Bilduk 4, PSE-EEk 2, PPk 1 eta talde independenteek ere, ordezkari bat izango dute.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde batzordeak ere adostu dituzte alderdiek.  Lau urtero berritzen da Eudelen zuzendaritza. Berez, udal legealdien hasieran onartzen da, baina joan den apirilean estatutuak aldatu zituztenez, exekutibak berriro berrituko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Udalen Elkartea albisteak