Politika -

ETB Nafarroan

ETB Nafarroan emititzeko 'konpromiso politikoa' agertu du Barkosek

'Gizartearen eta parlamentuaren gehiengoek hala eskatzen dutelako eta zentzuzkoa delako', Nafarroan ETB ikusi ahal izateko bideak zabaltzearen alde lan egingo dutela ziurtatu du.

Uxue Barkos, Nafarroako presidentea. EFE.
Uxue Barkos, Nafarroako presidentea. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan ETBren seinalea emititzeko "konpromiso politikoa" duela ziurtatu du gaur Uxue Barkos Foru Erkidegoko presidenteak, eta, beraz, Euskal Telebistaren emisioa berriro ahalbidetzeko ahaleginak egingo dituela hitz eman du.

Mundu globalizatu batean telebista kate bat ikusteko oztopoak jartzeak ez duela zentzurik nabarmendu du.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak ETB lurralde horretan berriro ikusi ahal izateko bideak jorratuko dituela gaineratu du, "gizartearen eta parlamentuaren gehiengoek hala eskatzen dutelako eta zentzuzkoa delako".

Barkosek jakitera eman duenez, Gobernura iritsi zirenetik ETBren emisioari lotutako arazo teknikoak eskuartean izan dituzte, emisio horiek legezkoak zirelakoan. UPNk botere aldaketa egin zienean, ez omen zien salaketaren berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Uxue Barkos bideoak Espainiako Gobernua Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak