Politika -

Espetxe politika

ETAren biktima bat, gaitz larriak dituzten presoak askatzearen alde

Gorka Fraile presoak minbizia dauka. ETAk hildako Jesus Maria Pedrosa Durangoko PPko hautetsiaren alargunak uste du etxean egon beharko lukeela.

Carmen Hernandez. Artxiboko irudia
Carmen Hernandez. Artxiboko irudia
Carmen Hernandez. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Hernandez ETAk 2011n hildako Jesus Maria Pedrosa Durangoko PPko zinegotziaren alargunak esan du Gorka Fraile presoaren “giza-eskubideak urratzen” ari direla, larriki gaixorik egon arren espetxean mantentzen dutelako.

“Baldintza horietan dagoen preso bat etxeratzea ahalbidetu beharko luke espetxe-politikak”, adierazi du Carmen Hernandezek Durangaldeko Dotb telebistari eskainitako elkarrizketa batean.

Baldintza horietan preso mantentzea giza-eskubideen urraketa dela iruditzen zait. Bere azken egunak familiaren ondoan igaro behar lituzkeela pentsatzen dut”, erantsi du.

Gorka Fraile Badajozeko kartzelan dago preso. Duela bederatzi hilabete ebakuntza egin zioten, minbiziak jota.

Horrez gain, Pedrosaren alargunak esan du euskal presoak Euskal Herriko kartzeletan egotea babesten duela, sakabanaketaren aurka dagoela, baina ez duela amnistia orokorrik defendatuko.

“Odol delituak dituzten presoek ezarritako zigorra bete behar dute, baina mundu guztiak du eskubidea autokritika egiteko eta gizarteratzeko”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Presoak argazkiak ETA gaur Albisteak Gaur Durango albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur