Politika -

AUZITEGI GORENA

Goioaga auzipetzea agindu du Gorenak, ETAko kidea izatea egotzita

Ebazpenean epaileak zehaztu duenez, ETAko presoak erakunde armatuaren aginduetara egoten laguntzen zuen Goioagak, abokatu-sare baten bidez.

Iñaki Goioaga (EH Bildu)
Iñaki Goioaga (EH Bildu)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Goioaga EH Bilduko senataria auzipetzea agindu du Miguel Colmenero Auzitegi Goreneko epaileak, ETAko kide izatea eta ETAri laguntzea egotzita. Senataria izanda, foruduna da Goioaga, eta, beraz, ezin du Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu; Gorenak auzipetu behar du.

Ebazpenean epaileak zehaztu duenez, ETAko presoak erakunde armatuaren aginduetara egoten laguntzen zuen Goioagak, abokatu-sare baten bidez, eta frogatuta dago presoei egindako bisitetan ETAren eta presoen arteko bitartekari lanak egiten zituela.

"ETAren orbitako presoei egindako bisitetan parte-hartze aktiboa zuen Goioagak. Presoak marko ideologikoan mantentzen laguntzen zuen, ETAren egitura eta diziplinapean", jasotzen du autoak.

Behin behinean aske utzi du epaileak Goioaga. Pasaportea kendu dio, eta 6.000 euroko fidantza ezarri. Hil bakoitzeko 1ean eta 15ean etxetik gertuen duen auzitegian agertu beharko du. Hilaren 28rako deitu du deklaratzera.

Jone Goirizelaia abokatuak salatu du Goioagaren abokatu lana eten nahi duela Auzitegiak. Helegitea aurkeztuko dutela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena albisteak EH Bildu Albisteak Gaur Albisteak