Politika -

'Panamako paperak'

Soriak ez du gaur Ministroen Kontseiluan parte hartuko

Erabakiaren berri atzo azken orduan eman zuten, Industria ministroak karguari uko egingo diola zabaldu ondoren.

Jose Manuel Soria jarduneko dagoen Industria ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria jarduneko Industria ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Soria jarduneko dagoen Industria ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Soria Industria ministroak ez du gaur Ministroen Kontseiluaren bileran parte hartuko, bere izena ?Panamako paperekin? lotuta agertu ondoren.

Soriaren erabakiaren berri atzo gaueko azken orduan eman zuen Gobernuak.

Erabakia jakinarazi zuten, Industria ministroak  karguari uko egingo diola zabaldu ondoren.

Soriak ez diola karguari uko egin ziurtatu dute Gobernuko iturriek, eta ministroaren erabakia zuritu besterik ez dute egin.

Jose Manuel Soriak beste sozietate bat izan zuen Jersey uharteko paradisu fiskalean. Mechanical Trading Limited zuen izena, eta ministroaren eta anaiaren izenean zegoen erregistratuta.

Mechanila Trading Limited zen Oceanic Linesen akziodun nagusia (akzioen % 80 zituen), eta Soriak aitortu du enpresa horretan presidente izan zela.

Soria kargutik kentzeko eskatu dio oposizioak Rajoyri

Alderdia eta Gobernua, astelehenera begira

Gobernuak eta PPk Soria ministroak astelehenean egingo duen agerraldia aipatu dute, 'Panamako paperetan' azaleratutako loturaren inguruan azalpenak emateko.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Cuencan izan da, PPk diputazioen alde egin duen ekitaldi batean parte hartzen, baina hitzaldian ez du aipamenik egin Soriaren inguruan, eta ez du inolako adierazpenik egin kazetarien aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea PP Eguneko albisteak Eguneko albisteak Panama azken ordukoa