Politika -

EZ OHIKO BILERA

Gorka Maneiroren hautagaitzak zuzenduko du UPyD

Gorka Maneiroren hautagaitzak, Aurrerak, jaso du boto gehien, zuzendaritza aukeratzeko alderdiak egin duen ez ohiko bileran.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Union, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiak Gorka Maneiroren Aurrera hautagaitza aukeratu du alderdiko zuzendaritzarako, Andres Herzog aurreko UPyDko buruak urtarrilean dimisioa eman ondoren.

UPyDko buru berria izateko faborito nagusia Gorka Maneiro legebiltzarkidea zen eta Fernando Castellano Madrilgo Brunete udalerriko zinegotzi ohiari gailendu zaio. Biek ala biek UPyDren proiektua defendatu dute, nahiz eta alderdiak egoera zaila bizi duen. Manierok adierazi duenez, “garai berria hasi da, lanean, zintzotasunean eta gizarte zerbitzuan oinarrituta”.

2.000 afiliatutik 800ek eman dute botoa, eta Zuzendaritzako Batzorde berria aukeratzea zen ez ohiko bilerako gai ordenako puntu bakarra.

Maneiroren hautagaitzak 703 boto eskuratu ditu, eta Bruneterenak, berriz, 61. Boto zuriak 81 izan dira. “Nahiago dugu saiakera egiten jarraitu eta akatsak zuzendu”, esan du Maneirok. Alderdiko buruzagi berriak aurreko zuzendaritzarekin bat egin du orain arte eta, horren ildoan, alderdiko fundatzaileei eskertu egin die “alderdi bikotasunari eta korrupzioari” aurre egiteko alderdia sortu izana. “Autokritikak eta kanpoko kritikak alderdia hobetzea besterik ez dutela egiten adierazi du eta, horregatik, bizirik jarraitzen duen proiektu batekin jarraitzea merezia duela gaineratu du. Krisi sakona bizi du UPyDk eta azken hilabeteetan areagotu egin da krisi hori, bereziki, Rosa Diez alderdiaren sortzaileak eta Andres Herzog buruzagi ohiak alderdia utzi ondoren. Horien esanetan, alderdia desegin egin behar da haren ideien purutasuna babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD Albisteak Gaur Albisteak