Politika -

Bruselako atentatuen ostean

M-30eko meskitan bengalak jaurti ditu eskuin muturreko talde batek

Poliziak ikerketa abiatu du, eta segurtasun kamerak arakatuko ditu egileak atzemateko.

Meskitaren ondoan dagoen zubian eskegi dute pankarta. Argazkia: @HogarSocial_Mad
Meskitaren ondoan dagoen zubian eskegi dute pankarta. Argazkia: @HogarSocial_Mad
Meskitaren ondoan dagoen zubian eskegi dute pankarta. Argazkia: @HogarSocial_Mad

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuin muturreko talde batek bengalak jaurti ditu bart Madrilgo M-30eko meskitaren inguruan eta "Gaur Bruselan, bihar Madrilen?" zioen pankarta bat eskegi du ondoan dagoen zubi batean. Taldeak azaldu duenez, "islamismo erradikalaren kontrako ekintza" egin nahi izan dute horrela.

Hogar Social Madrid 'Ramiro Ledesma' eskuin muturreko taldeak egin du ekintza. Madrilen talde oso aktiboa da, eta duela gutxi egin zen ezagun, baliabide urriak zituzten jatorri espainiarreko familien artean bakarrik banatu zuelako janaria.

Poliziak ikerketa abiatu du, eta, jakinarazi duenez, laster inguruan dauden segurtasun kamerak (meskitarena, barne) arakatuko ditu egileak identifikatzeko.

Gertakariak astearteko 19:30ean jazo ziren. 30 bat lagun meskitara joan ziren, eta bengalak jaurti zituzten eta pankarta zabaldu zuten.

Taldeak bere gain hartu du ekintza Twitterren duen kontuan, eta "islamismo erradikalaren kontrakoa" dela nabarmendu du:

 

 

Aldarrikapenari #TerroristasWelcome etiketa erantsi dio taldeak, Siriatik Europara datozen errefuxiatuen alde erabilitako #refugiadoswelcome etiketari erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bruselaseko albisteak gaur Jihadismoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa