Politika -

Epaia

Udalbiltzako 12 udalen kontrako helegiteak baztertu ditu Auzitegiak

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak 12 udalen kontrako salaketa jarri zuen Udalbiltzari emandako ekarpenengatik.

Urquijoren asmoa Udalbiltza 'ekonomikoki itotzea" zela salatu zuen udalen biltzarrak. EiTB
Urquijoren asmoa Udalbiltza 'ekonomikoki itotzea" zela salatu zuen udalen biltzarrak. EiTB
Urquijoren asmoa Udalbiltza 'ekonomikoki itotzea" zela salatu zuen udalen biltzarrak. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi udalek euren aurrekontuetan Udalbiltza udal hautetsien biltzarrarentzat bideratutako partiden kontra Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak aurkeztutako helegiteak baztertu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, Udalbiltzak ohar batean jakinarazi duenez.

Abenduan eman zituen epaiok Administrazio-auzietarako Aretoak. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak udalon kontra aurkeztutako helegiteak aintzat ez hartzea erabaki zuten orduan epaileek.

Zehazki, Pasaia, Zestoa, Ezkio-Itsaso, Zarautz, Astigarraga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Lezo (denak Gipuzkoan), Larrabetzu, Meñaka, Mañaria eta Arangiz (Bizkaia) herrietako udalek Udalbiltzaren aldeko partidak izatearen kontra egin zuen Urquijok, "legezkoak" ez zirela argudiatuta.

Epaien arabera, ordea, ekarpenok "erabat legalak" dira, Udalbiltza Partzuergoa erakunde publikoa delako eta Legeak ezarritakoaren arabera eratuta dagoelako.

Hain justu, Udalbiltzaren izaera publikoa ukatu zuen Urquijok bere errekurtsoetan, eta horrenbestez, udalek ekarpenak egiteko aukerarik ez zutela argudiatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua argazkiak Salaketak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa