Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Twitterren 'ETA justifikatzea' egotzita, urtebeteko kartzela-zigorra

Txioen bidez, ETAren biktimak umiliatzea eta Cristina infantari mehatxu egitea ere leporatu diote auzipetutako bilbotar gazteari.

Ibai Otxoa, Auzitegi Nazionalean. EFE.
Ibai Otxoa, Auzitegi Nazionalean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterren terrorismoa goratzea egotzita, urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote, Auzitegi Nazionalean, Ibai Otxoa gazte bilbotarrari. Txioen bidez, "ETA justifikatzea, ETAren biktimak umiliatzea, indarkeria sustatzea eta Cristina infantari mehatxu egitea" leporatu dio epaileak.

Epaiketa abiatu aurretik, Otxoak akordioa lortu du Juan Antonio Garcia Jabaloy fiskalarekin (urte eta erdiko kartzela-zigorra ezartzea eskatzen zuen fiskalak hasieran). Horrela, leporatu dizkioten ekintzak onartu ditu akusatuak, eta urtebeteko kartzela-zigorra onartu du. Zazpi hilabeteko erabateko gaitasungabetzea ere ezarri diote.

Kepa Landa defentsaren abokatuak zigorra bertan behera uztea eskatu du, Zigor Kodearen 82. artikuluan oinarrituta; besteak beste, akusatuak aurrekaririk ez duela defendatu du.

Zigorra baliogabetzeko eskaria ontzat eman du fiskalak, eta datozen egunotan ebatziko du epaileak horren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Albisteak Gaur Eguneko albisteak