Politika -

Klima-aldekataren goi-bilera

Gasen murrizketa 'garapenerako aukera' izan daiteke, Urkulluren ustez

Klima aldaketarekiko konpromisoak azaltzeko Parisen da lehendakaria, Ana Oregi Ingurumen sailburuarekin batera.

Urkullu, Pariseko udaletxean. Argazkia: IREKIA
Urkullu, Pariseko udaletxean. Argazkia: IREKIA
Iñigo Urkullu Parisen da klimaren goi bileran

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berotegi efektuko gasen isurketa murriztea ''garapenerako aukera'' izan daitekeela defendatu du astelehen honetan Parisen Iñigo Urkulluk, murrizketa horrek ez baitu talka egiten ekonomiaren garapenarekin, lehendakariaren hitzetan.

Urkulluk azaldu duenez, urtean 88 milioi euro inbertituko ditu Jaurlaritzak Aldaketa-Klimatikoaren Estrategiaren baitan, eta horrek 57 milioi euroko jarduera ekonomikoa eta 1.030 lanpostu sortuko ditu.

Lehendakaria Parisen izango da gaur eta bihar, klima-aldaketaren inguruko goi-bileran parte hartzeko. Hain zuzen ere, ''klima aldaketaren ondorioak arintzeko'' Euskadik hartutako konpromisoak aurkeztu ditu bertan.Urkullurekin batera Parisen izango dira egunotan Ana Oregi Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, eta Marian Elorza Kanpo gaietarako idazkari nagusia, besteak beste.

'The Climate Group'

Gaurkoan, 'The Climate Group' nazioarteko erakundearen izenean ere egin du agerraldia, eta asanblada ireki du, Pariseko udaletxean. Herrialdeak, erregioak eta estatu federalak biltzen ditu erakunde horrek, eta Urkullu presidenteetako bat da, Europan.

Pariseko agerraldian 'Compact of States and Regions' akordioaren nondik norakoen berri eman du lehendakariak, eta bertan esan du hiru 'gigatona' murriztu nahi dituztela isurketak 2020rako (Alemaniak, Erresuma Batuak eta Japoniakoak egun isurtzen dutena).

The Climate Group-ek bultzatutako ekimena da "The Compact of States and Regions", eta bertan 44 herrialdetako gobernuek hartzen dute parte.

Jaurlaritzak azaldu duenez, Pariseko goi-bilerak lehen aldiz sartu dituela agendan erakunde ''estatu-azpiko'', ingurumenaren esparruan tokiko erakundeen kudeaketa aztertzeko. Jaurlaritzak espero du Parisen akordioa lortzea, ''gizarteari aukera emango diona emisio maila txikiko ekonomia definitzeko''.

Jaurlaritzaren konpromisoak

Joan den astearteko gobernu bileran klima-aldaketaren inguruko adierazpen instituzionala onartu zuen Jaurlaritzak. Bertan biltzen denez, ''urgentziazkoa da berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa gutxitzeko ahaleginak egitea''. Horren harian, Jaurlaritzak konpromisoa hartu du 2030erako % 40 murrizteko gas horiek, eta % 80 2050erako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Politika Nazioarteko albisteak Urkullu albisteak Paris azken ordukoa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Ingurumena albisteak Larrialdi klimatikoa 2024 Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak