Politika -

Negutegi efektua

2020rako gas isurketak % 40 gutxitzea hitz eman du Jaurlaritzak

Gainera, garraio publikoa, energia berriztagarrien garapena eta energia aurreztea sustatuko ditu.

Berotegi efektua eragiten duten gas isurketak % 40 murriztuko ditu Jaurlaritzak 2030erako. EiTB
Berotegi efektua eragiten duten gas isurketak % 40 murriztuko ditu Jaurlaritzak 2030erako. EiTB
Berotegi efektua eragiten duten gas isurketak % 40 murriztuko ditu Jaurlaritzak 2030erako. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020rako negutegi efektua eragiten duten gas isurketak % 40 gutxitzeko eta 2050erako % 80 murrizteko konpromisoa hartu du Eusko Jaurlaritzak gaurko Gobernu Kontseiluan, Parisen egiten ari diren Klima Aldaketari buruzko goi-bileraren harira.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, bileran onartu duten adierazpen instituzionala irakurri du Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak. Ildo horretan, negutegi efektua eragiten duten gasen isuria murrizteko ahalegin handiagoa egiteko beharra eta klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko beharra azpimarratu ditu.

Hala, 2005. urtea oinarri hartuta, 2020rako gas isurketa % 40 gutxitzea eta 2050erako % 80 murrizteko konpromisoa hartu du, Europar Batasunak hartutako konpromisoak aintzat hartuz eta klima aldaketari buruz Jaurlaritzak hartutako estrategiei jarraituz.

Bestalde, herrialdeen, erregioen eta hirien arteko elkarlana eta lankidetza bultzatuko du klimari buruzko nazioarteko ekimen garrantzitsuenetan parte hartuz. Gainera, garraio publikoa, energia berriztagarrien garapena eta energia aurreztea sustatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Paris EAE albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa 2024 Itun berde berria