Politika -

Bilera Madrilen

Erkorekak lankidetza eskatu du, biktimen memoria errespetatze aldera

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioaren Patronatuaren lehen bileran izan da.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioaren Patronatuaren lehen bileran
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioaren Patronatuaren lehen bilera. Argazkia: Irekia
Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren bilera, Zarzuelan

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioaren eta euskal erakundeen artean lankidetza egon dadila eskatu du gaur Madrilen, lan eraginkorrago bat egin dezaten. Horrez gain, gogoratu duenez, Jaurlaritzak dagoeneko abian ditu Jaurlaritzak 'bakearen, bizikidetzaren eta terrorismoaren biktimen aintzatespenaren aldeko ekimenak'.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Fundazioaren Patronatuaren lehen batzarrean parte hartu du, Zarzuelako Jauregian, Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusia den Jonan Fernandezekin batera. Bilera bukatu denean, Erkorekak gogoratu nahi izan du Urkulluren Gobernuak Bake eta Bizikidetza Plan bat martxan duela, eta plan horretako puntuetako batek espresuki jasotzen duela Fundazio horren aldeko laguntza.

Horren harira, nabarmendu nahi izan du euskal erakundeek ere badutela euren organigraman "bakeari, bizikidetzari, terrorismoaren biktimen aintzatespenari eta biktimei buruzko politikak ezartzeari begirako zenbait lehentasun".

"Egin dugun lehendabiziko gauza euskal erakundeen eta Fundazioaren artean lankidetza egon dadila proposatzea izan da; hau da, euskal erakundeak jarduera koordinatu baten zerbitzura jartzea, sinergiak posible izan daitezen eta osagarritasuna eraginkorra izan dadin. Horren bidez, azken emaitza gisa erakunde batzuen zein besteen jarduera are eta zabalagoa izan dadila lortzeko", gaineratu du.

Helburu komunak

Halaber, horren truke Fundazioaren konpromisoak eta jarduera-programak jasotzen dituen dokumentazioak euskal erakundeei erreferentzia egin diezaiela eskatu du, baita lankidetzarako prest dauden unitate gisa identifika ditzala eta haiekin lankidetzan aritu behar dela ere, komunean diren helburuak lortze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur