Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Covitek 76 presoren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du ANk

Salaketaren arabera, EHUn edota UNED-Bergaran ikasketak egin ahal izateko erabilitako 'dokumentuak faltsutu' zituzten salatutako presoek, modu horretan espetxe onurak lortu ahal izateko.

Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite elkarteak ETAko 76 presoren eta preso ohiren aurka "dokumentu faltsuak aurkeztea" egotzita jarritako salaketa tramitera onartu du Auzitegi Nazionaleko 3 zenbakidun Instrukzio Epaitegiak.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak salaketan jasotakoaren arabera,  EHUn edota UNED-Bergaran ikasketak egin ahal izateko erabilitako "dokumentuak faltsutu" zituzten salatutako presoek, modu horretan "espetxe onurak" lortu ahal izateko. Coviteren arabera, zenbait kasutan, "erdira jaitsi" zitzaien zigorra. Parot Doktrinaren baliogabetzearen ondoren, kartzelatik ateratzeko agiri faltsuak erabili izana ere salatu zuen kolektiboak. Hala, Zigor Kodearen 393 artikulua urratu dela uste du Biktimen Elkarteak.

Salatutakoen artean daude Jose Antonio Lopez Ruiz 'Kubati', Candido Aspiazu, Iñaki Arakama edota Iñaki De Juana Chaos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak albisteak ETA Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024 Terrorismoaren Biktimak