Politika -
Errefuxiatuen Krisia
Eusko Jaurlaritza: 'Euskadi prest dago errefuxiatuak hartzeko'
Dena dela, Jose Luis Madrazo Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak salatu du Europako Batasunak ez dituela behar diren urratsak ematen afera honetan.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadi eta Euskadiko erakundeak prest daude gatazkan dauden Europa ekialdeko herrialdeetatik datozen errefuxiatuak hartzeko, baina "Europako Batasunak ez ditu hori ahalbidetzeko beharrezkoak diren pausoak ematen". Hala esan du, Jose Luis Madrazo Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, errefuxiatuak EAEra noiz helduko diren galdetuta. 200 errefuxiatu inguru hartzea du aurreikusita Euskadik, urtea amaitu baino lehen.
Madrazok onartu du "errefuxiatuen irudi gogorrak ikusita" ez dela "samurra" zain egotea, baina errefuxiatuen banaketa kudeatzea ez dagokiola Jaurlaritzari, Europako Batasunari baizik, zehaztu du.
"Estatuko Administrazioarekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin harremanetan gaude, etengabe", esan du.