Politika -
Terrorismoaren biktimak
Terrorismoaren 43 biktimak Fernandez Diazen dimisioa eskatu dute
Talde horren arabera, Espainiako Barne Ministerioak ez die behar bezalako harrera egiten biktimei. Halaber, esan dute ez daudela ados beren izenean egiten eta esaten dituzten hainbat gauzekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Terrorismoaren biktimen talde batek Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren dimisioa eskatu du gaur, biktima horien esanetan, ez berak eta ezta haren ministerioak ere ez dielako behar bezalako harrera egiten biktimei.
Roberto Manrique Hipercorreko atentatuaren biktimak esan duenez, biktimek jasotako tratua ez da izan beharko lukeen bezalakoa eta salatu du oraindik ere ez dagoela ongi zehaztuta zein den terrorismoaren biktima eta zein ez.
43 biktima horiek manifestu bat sinatu dute eta, horien izenean, komunikatu bat irakurri dute. Aipaturiko biktimak "anonimo" gisa definitu dira, nahiz eta horietako batzuk biktima elkarte bateko kide diren. Salatu dutenez, nazkatuta daude alderdien arteko borroka politikorako erabiliak izaten direlako. "Ez gaude ados gure izenean egiten eta esaten ari diren hainbat konturekin", gaineratu dute.
Halaber, hainbat biktima Arantza Quirogaren proposamenarekin ados daudela nabarmendu dute.