Politika -

Sahara

Legebiltzarrak asilo politikoa eskatu du Hassanna Aaliarentzat

Alderdi guztiek babestu dute adierazpena, eta saharar ekintzailea kanporatzeko agindua salatu dute.

Hasana aalia
Hasana aalia
Hasana aalia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Hassanna Aalia saharar ekintzaileari asilo politikoa ematea eskatu dio Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioari. Gainera, errefusatu egin du Espainiako Poliziak emandako kanporatze agindua. Talde politiko guztiek babestu dute ebazpena.

Aaliak ihes egin zuen, Marokon biziarteko espetxe zigorra ezarri baitzioten Sahararen aldeko protesta baketsu batean parte hartzeagatik. Bilbora iritsi zen, eta, bertan, asilo politikoa eskatu zuen.

Gasteizko Ganberak gogorarazi duenez, 27 urteko gaztea "zorrotz zigortuko dute" Marokon, eta ez da inoiz "aterako espetxetik". Horregatik, asilo politikoa emateko deia egin du.

Legebiltzarrak salatu du Hassannari ezarritako zigorra "ekintzaile politikoa izateagatik" eta nazioartean oihartzuna izateagatik izan dela. Gazteak "Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde borroka baketsua" egiten duela gogorarazi dute EAJk, EH Bilduk, PSEk, PPk eta UPyDk.

Bestalde, Ganberak "kezka" agertu du, Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharan giza eskubideak urratzen dituelako. Hori horrela, "jazarpena" bukatzea eta "preso politiko guztiak" askatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Fronte Polisarioa albisteak