Politika -

Sahara

Aske utzi dute Hassanna Aalia ekintzaile sahararra

Bilbon asilo politikoa eskatu zuen gaztea atxilotu egin zuten atzo Burgosen.

Hassanna Aalia ekintzaile sahararra. EFE
Hassanna Aalia ekintzaile sahararra. EFE
La situación actual de Hassanna Aalia

1:46

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hassanna Aalia ekintzaile sahararra aske geratu da, Espainiako Poliziak atzo Burgosen atxilotu eta gero.

Marokon biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten 26 urteko gazteari, 2010ean Aaiunerako protesta baketsu batean parte hartzeagatik. Herrialde horretako agintariek bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuten, eta ekintzaileak asilo politikoa eskatu zuen Bilbon, giza eskubideei buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzeko baitzegoen bertan.

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak errefusatu egin zuen asilo politikoa ematea, baina gazteak helegitea aurkeztu zuen. Orain, ebazpen horren zain dago.

Atzo, Espainiako Poliziak atxilotu egin zuen, Burgosen, agiriak ez izatea egotzita, baina aske utzi zuten ondoren.

Bilboko Udalaren eskaera berria

Bilboko Udalak Espainiako Barne ministerioari eskatu dio, berriz, Hassanna Aalia ekintzaile sahararraren asilo eskaera onartzea, nazioarteko babesa emateko. Udaleko alderdi politiko guztiek (EAJ, PSE-EE, EH Bildu, PP, Udalberri eta Goazen) onartu egin dute Aaliaren aldeko adierazpena, ekintzailea Burgosen atxilotua izan ostean. Aske gelditu zen gero, auzitegiak errekurtsoaren inguruan erabakia hartzen duen bitartean.

Udalak gogoratu du iragan otsailean Aaliaren aldeko adierazpena egin zuela. Bere garaian asilo politikoa eskatu zuen Bilbon eta PPri eskatu zioten ezezkoa berriz pentsatzeko, Marokon biziarteko zigorra jasoko baitu. Otsaileko testu bera onartu dute gaurkoan eta Hassanna Aalia bere herrialdera bueltatzen bada "Marokoko agintariek zigortu" egingo dutela berretsi dute eta "bizitza osoa kartzelan" emango duela.

Bilboko Udalaren aburuz, Aaliak bizi duen egoera "politikoki aktiboa" delako gertatzen ari da, "nazioarteko errekonozimendua duena eta modu bakezalean Saharako herriaren autodeterminazio eskubidearen alde" lan egiten ari delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Fronte Polisarioa albisteak Maroko Gaurko bideo ikusienak