Politika -

Armiarma operazioa

Def con Doseko buruari egotzitako txioak ez ziren telefonotik idatzi

Guardia Zibilaren esanetan, ikertutako txioak ez ziren Def con Doseko abeslariari atzemandako dispositiboetatik idatzi. Hala dio Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalari bidalitako txostenak.

Cesar Strawberry Def con Dos musika taldeko kidea. Argazkia: EiTB
Cesar Strawberry Def con Dos musika taldeko kidea. Argazkia: EiTB
'Def con Dos' taldeko abeslariak adierazpen askatasuna aldarrikatu du

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cesar Strawberry Def con Dos musika taldeko abeslariari leporatzen zaizkion txioak ez ziren hari atzemandako eskuko telefonotik eta dispositiboetatik idatzi, Guardia Zibilak ondorioztatu duenez. Sare sozialetan terrorismoa goraipatzea eta, besteak beste, ETAko biktimen, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren edota Luis Carrero Blanco almirantearen kontrako iruzkinak idaztea leporatu zioten.

"Hori dela eta, idatzitako iruzkinak beste dispositibo batzuetatik idatzi ziren edota eskuko telefonotik ezabatu ziren", Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalari bidalitako txostenak dioenez.

Rap abeslariaren defentsa abokatuak hainbat dokumentu bidali dizkio epaileari haren bezeroak ETAren indarkeria gaitzetsi izan duela frogatzeko; hala, 2001eko urtarrilaren 21ean Diario 16 egunkarian argitaratutako artikulu bat bidali du.

Guardia Zibilak maiatzan egindako "Armiarma" polizia operazioan, guztira, 19 lagun atxilotu zituzten. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske gelditu zen Def con Doseko abeslaria.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Sare sozialak Gaur egungo musika Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa