Politika -

Oñatiko jaiak

Urquijok presoen aldeko hiru ekitaldi debekatzeko eskatu du Oñatin

Oñatiko jaien baitan egitekoak diren bazkari bat, eta euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratze eta ekitaldi bana debekatzea eskatu du.

Carlos Urquijo Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oñatiko jaietan euskal preso eta iheslarien alde egitekoak diren hiru ekitaldi debekatzea eskatuz auzi administratiboa jartzeko eskatu dio Carlos Urquijo Espainiako gobernuak EAEn duen ordezkariak Estatuko Abokatutzari; zehazki, "Euskal Presoak Euskal pilotalekuetara" lemapean egingo den bertso bazkaria, eta "Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen alde" egingo diren elkarretaratze eta ekitaldi bana debekatzeko eskatu du.

Ohar batean, Urquijok adierazi du Bermeon, Ibarran eta Areatzan egitekoak ziren antzeko ekintzengatik helegiteak aurkeztu zituela eta justizia epaitegiek horiek galaraztea erabaki zutela.

Ildo horretan, Urquijok adierazi du objektibotasun printzipioa urratzen dela ekitaldi horietan.

Halaber, Terrorismoaren Biktimen Errekonozimendurako eta Babeserako legea, Eusko Legebiltzarreko 4/2008 legea eta Zigor Kodeko 578. artikulua urratu ditzaketela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Espainiako Gobernua bideoak Presoak albisteak ETA gaur Albisteak Gaur Oñati Albisteak