Politika -

Biktimak

Jonan Fernandezen dimisioa eskatu du Covitek

Azaldu dutenez, Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak aintzat hartzea merezi duten biktimen zerrendan sartu ditu ETAko 21 kide.

Jonan Fernandez
Jonan Fernandez
Jonan Fernandez

Agentziak | EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite Terrorismoaren Biktimen EAEko elkarteak Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiaren dimisioa eskatu du. Esan dutenez, ETAko 21 kide aintzat hartzea merezi duten biktimen zerrendan sartu ditu.

Covitek agiri batean jakinarazi duenez, ETAko 21 kide horiek Eusko Jaurlaritzak 130 alkateei igorri dien zerrendan daude, omenaldiak egin diezaieten. Elkartearen aburuz, "olgetan daudela dirudi, baina larriagoa da Fernandezen sailak maila berean jartzen dituela ETA eta GAL gisako talde terroristen eskuetan hildakoak eta polizia operazioetan edota ikerketa sakonagoa eskatzen dutenetan hildakoak".

Hainbat adibide luzatu ditu elkarteak, Jon Anzarena kasu. ETAko kidea "berez" hil zen, eta Frantziako agintariek horrela jakinarazi zutela dio Covitek. Jose Luis Geresta aintzat hartzea ere kritikatu dute. Miguel Angel Blanco bahitu zuen taldeko kidea zen eta "forenseen agiriek bere buruaz beste egin zuela konfirmatu zuten", Coviteren arabera. Lehendakariari, gainera, memoria "beharrezko dokumentazioarekin" eraikitzeko eskatu diote, batez ere, Bake eta Bizikidetzari eskaini dioten aurrekontuagatik, 19.334.000 euro, hain zuzen ere.

Bere aldetik, UPyDk bat egin du Coviteren eskaerarekin Gorka Maneiro bozeramailearen ahotik. "Legegintzaldi osoan nabil lehendakariari eskatzen Jonan Fernandez kargutik ken dezala, preso terroristengatik hurbilago dagoela biktimen eskaerengatik baino". UPyDren arabera, Fernandezen lana "gatazka politikoaren teoria faltsua justifikatzea" da eta "'totum revolutum' bat sortzea, maila berean terrorismoa, torturak eta poliziaren gehiegikeria azaltzen direlarik".

Fernandezen dimisioa eskatzen duen arren, Urkullu "azken erantzulea" dela uste du Maneirok. "Hainbat zentzugabekeria egin ditu, zuzendaritza iparra galdu duen pertsona batengan utzi zuelako. Gainera, ETA desagertzeko lanean izan ordez, biktimak gutxietsi eta iraindu ditu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPyD albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak ETA Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa