Politika -
Memoriaren eta biktimen bilera
Memoria arloan 'zoru etiko osoa edo zati bat' sartzea eskatu du PSEk
Euskadiko sozialisten ustetan, ''anbizio gutxi'' ari da erakusten Jaurlaritza ostiralean biktimak eta memoria jorratzeko Urkulluk eta alkateek egingo duten bileraren harian.
Agentziak | erredakzioa
Memoria arloan antolatutako ekintzetan, joan den legegintzaldian Legebiltzarrak adostutako 'zoru etikoa' izenekoa ''bere osotasunean'' edo ''zati bat'' barneratzea eskatu du asteazken honetan Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak. Mendiak adierazi duenez, ''ETA deslegitimatzen dugula'' helarazi behar zaio gizarteri, eta, horrekin batera, ''gure erabateko gaitzespena erakutsi kontra-terrorismoei eta polizia gehiegikeriei''.
EAEko alkate sozialistekin bildu da asteazken honetan Idoia Mendia, Bilbon, eta ekitaldi horretan 'Biktimen memoria eta biktimarioen deslegitimazioa' izeneko dokumentua aurkeztu du.
Testu hori izango dute oinarri sozialistek ostiral honetan Urkullu lehendakariak Euskadiko alkateekin egingo duen bileran. Hain zuzen ere, Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialistak hitz egingo du ostiraleko bileran.
Sozialistek dokumentu horretan zehaztu dutenez, memoria arloko arriskurik handiena ''ahanztura'' da, '' behin ETA desagertuta'', eta, horrekin batera, ''ezker abertzalearen jarrera hilketak justifikatu nahian, eta sektore horien ageriko babesa terrorismoari, ustezko gatazka politikoa aitzakia moduan jarrita''.
Mendiaren aburuz, ezin gara ''erantzukizuna leuntzeko akatsean erori ''Anbizio gutxi'' Mendiak ziurtatu duenez, ''adostasunerako borondatearekin'' doa PSE-EE ostiraleko hitzordura, baina kritikatu egin du Jaurlaritza ''anbizio gutxi'' ari dela erakusten, ''udal bakoitzari nahi duena egiten utzita''.