Politika -
Indusketa
Gerra Zibileko gudari baten arrastoak aurkitu dituzte Mendatan
Pedro Uriguen Perea zornotzarraren hezurrak topatu dituztela uste dute, Otxandioko batailoiko kidearenak.
agentziak | erredakzioa
Arkeologoek pertsona baten hezur arrastoak aurkitu dituzte Mendatako Marmiz auzoan (Bizkaia), eta Pedro Uriguen Perea Gerra Zibileko gudari zornotzarrarenak, Otxandio batailoiko kidearenak, direla uste dute.
Arkeologoak indusketak egiten ari dira Bilbo babesten zuen Burdinazko Gerrikoaren inguruan hil zituzten gudarien gorpuzkinak aurkitzeko.
Monica Hernando Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen zuzendariak indusketatik bertatik azaldu duenez, goizean hasitako indusketetan burezurra eta femurra aurkitu dituzte, eta 1936ko gerran hildako gudariarenak izan litezke, senideen eta inguruko baserritarren lekukotzetan oinarrituta.
Bihar, familiaren aurrean, arrastoak hobitik aterako dituztela aurreikusi dute.
Hernando aurkikuntzaren lekuko izan da, eta "une gogoangarria" izan dela azpimarratu du, lan horiekin "senideei kendu zizkieten eskubideen zati txiki bat berreskuratzen" saiatzen ari direlako.
Lanak
Karraderan taldea eta Larrabetzuko Udala duela hilabete batzuk hasi ziren indusketa lanak egiten, Aranzadiren eta Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Gerra Zibilean desagertutako gudarien gorpuak aurkitzea dute helburu.