Politika -

Nafarroan

Omenaldia, Gerra Zibilean Cadreitan fusilatu zituzten 52 lagunei

Lehen aldiz, Nafarroako Gobernuko ordezkaritza bat izan da omenaldian. Oroimen ekitaldia bi lekutan egin dute: batetik, Iruñeko espetxeko orubean eta, bestetik, Valcalderan.

Cadreita. Argazkia: EiTB
Cadreita. Argazkia: EiTB
Gerra Zibilean Cadreitan fusilatutako 52 lagunak omendu dituzte

0:57

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fusilatutako Senitartekoen Nafarroako Elkarteak (AFFNA-36-NAFSE) Cadreitan 1936. urtean hildako 52 lagunak omenduko ditu igande honetan. Omenaldia bi lekutan egin dute: batetik, Iruñeko espetxearen aurrealdean eta, bestetik, Valcalderako larreetan. Lehen aldiz, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza bat izan da omenaldian.

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Geroa Bai, Ahal Dugu zein Izquierda-Ezkerrako kargudunak Iruñeko omenaldian izan dira. Bestalde, Valcalderako larreetan egindako omenaldian parte hartu du Ana Ollo Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilariak.

Elkarteak Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea eskertu du, baina aldi berean fusilatuen gorpuen bilaketan inplikatzeko eskatu dio.

Ildo horretan, "Non daude gure hildakoen gorpuzkiak?" izan da gaurko ekitaldien leloetako bat. Gainera, Valcalderako larreak "Oroimen Historikorako Leku" gisa izendatzeko aldakarrikatu dute.

Elkarte horrek nabarmendu duenez, 52 errepublikano horiek Iruñeko kartzelatik eraman zituzten autobusez, eskuak lotuta, eta Valdecalderan hil egin zituzten. 1936az geroztik, "ez dakigu non dauden haien hilotzak, horiek bilatzen buru-belarri ibili arren", gaineratu du elkarteak.

"Ulertezina da 79 urteren buruan desagertuta jarraitzea", salatu dute elkartearen kideek. Hori dela eta, Nafarroako erakundeei eta Justiziari laguntza eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Frankismoa albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan