Politika -

Lore-eskaintza

Gerra Zibilean fusilatutako auzokide busturiarrak omendu dituzte

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, "egia, justizia eta ordaina aldarrikatzea funtsezkoa da indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak ezagutu dituen herri batentzat".

Gerra Zibilean hildako auzokideak omendu dituzte Busturian. Argazkia: EiTB
Gerra Zibilean hildako auzokideak omendu dituzte Busturian. Argazkia: EiTB
36ko gerran fusilatuen egia plazaratu beharra nabarmendu dute

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, "indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak ezagutu dituen herri batentzat ezinbestekoa da egia, justizia eta ordaina aldarrikatzea".

1937. urtean Guda Zibilean hildako bederatzi auzokide busturiarrak omentzeko ekitaldia egin dute igande goiz honetan, Busturian, alegia, eta bertan egin ditu Erkorekak adierazpen horiek.

Biktimak gogoan hartzeko meza egin ostean, hildakoen senideek eta auzokideek lore-eskaintza egin dute, lehenengoz, elizaren atarian eta, geroago, Axpeko auzoan, Ispilluetako landan, hildakoaren omenez altxatutako oroigarriaren aurrean.

Erkorekak gogoratu duenez, duela 78 urteko fusilatutako lagunak "ez ziren gaizkileak, biktimak baizik, politikarekiko, demokraziarekiko, askatasunekiko eta balore demokratikoekiko hartutako konpromisoagatik".

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, "iraganean esperientzia traumatikoak bizi eta indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak ezagutu dituen herri batentzat ezinbestekoa eta beharrezkoa hiru balore hauek aldarrikatzea, hala nola, egia, justizia eta ordaina", eta hori da hain justu Nazio Batuen oinarriek jasotzen dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken ordukoa Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Frankismoari buruzko albisteak Gerra Zibileko biktimak Eguneko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Prentsa digitalaren azken orduko