Politika -

Euskara

Hizkuntza Gutxituen Karta onartzeko konpromisoa hartu du Frantziak

Hizkuntza gutxituak babestea eta bultzatzea du helburu aipaturiko gutunak, tartean, euskara.

François Hollande Frantziako gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
François Hollande Frantziako gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
François Hollande Frantziako gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako Gobernu presidenteak Hizkuntza Gutxituen Europako Karta berresteko konpromisoa hartu du. Hizkuntza gutxituak babestea eta bultzatzea du helburu aipaturiko gutunak, tartean, euskara.

Frantziako estatuburuak gutun bat bidali dio Hizkuntza Aniztasunaren Europako Sarearen presidente den Patxi Baztarrikari horren berri emanez. Aurrez, Patxi Baztarrikak beste eskutitz bat bidali zion Frantziako gobernuari hizkuntza erregionalen eskutitz hori onartzea eskatuz.

Hollandek Baztarrikari bidalitako gutunean zera dio: "Ez izan dudarik Frantziako estatuburuak Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Kartaren alde duen konpromisoarekiko". Hizkuntza Aniztasunaren Europako Sareak oso positibotzat jo du Hollanderen adierazpena.

Baztarrika iragan ekainean aukeratu zuten Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren presidente. 35 kidek osatzen dute sarea eta tartean daude autonomia erkidegoetako eta estatuetako gobernuak, gobernuz kanpoko erakundeak eta planifikazio linguistikoarekin loturiko erakundeak. Sarearen helburua hizkuntza erregionaletako eta Europako estatu txikietako hiztunen interesak ordezkatzea da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Frantzia argazkiak François Hollande argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Frantziako Gobernua gaur