Politika -

Biktimak

Gasteizko Biktimen Memoriala irailean jarriko dute martxan

Hala eta guztiz ere, behin behineko egoitza batean egongo da lehenengo hilabeteetan, Espainiako Bankuaren eraikineko lanak ez baitituzte datorren urtera arte amaituko.

Fernandez Diaz, barne ministroa
Fernandez Diaz, barne ministroa
Fernandez Diaz, barne ministroa

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministroen Kontseiluak Terrorismoaren Biktimen Memoriala Zentroaren Fundazioa sortzeko baimena eman du, eta ohorezko presidente Felipe VI.a Espainiako erregea izango du. Horrez gain, Espainiako Gobernuko, erkidegoetako, Kongresuko eta biktimen elkarteetako ordezkariek osatuko dute Fundazioa.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak prentsaurreko batean azaldu duenez, fundazioa onartuta, legegintzaldi hasieratik Ministerioak eskuartean izan duen proiektu "handiena" amaitu du.

Fundazioko patroi izango dira 9 ministerioen buruak. Bestalde, Eusko jaurlaritzak hiru kide izendatuko ditu; Nafarroako Gobernuak, bat; eta beste bat aldatu egingo dute gainerako erkidegoen artean.

Gainera, Kongresuak eta Senatuak patroi bana izendatuko dituzte, eta biktimen elkarteek beste bat: Terrorismoaren Biktimen Fundazioak, bat; eta bestea aldatu egingo dute, aurreko elkarteak hautatuta.

Fernandez Diazek gogorarazi duenez, Espainiako Gobernuak Florencio Dominguez kazetaria nahi du Memorialaren Zentroko zuzendari gisa, bera izan baitzen proiektua zehazteaz arduratu zen aditu batzordeko burua.

Orain, hurrengo pausoa patronatua sortzea izango da, eta irailean izango da hori. Hala ere, Gasteizko Espainiako Bankuaren egoitza, memoriala hartuko duena, amaitu gabe dago, eta ez dituzte lanak 2016ra arte amaituko; beraz, behin behineko egoitza batean jarriko dute ordura arte. Bestalde, gogorarazi behar da Madrilen azpiegoitza bat izango duela, jihadisten biktimei eskainitakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba EAE Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Giza eskubideen urraketak frankismoan Terrorismoaren Biktimak