Politika -
Eusko Jaurlaritza
3.000 irakasle prestatuko dituzte arazoak dituzten ikasleentzat
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan duenez, arazoak dituzten ikasleak babesteko lege dekretua prestatuko du Eusko Jaurlaritzak 2015-1016 ikasturtean.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, 2015-2016 ikastuterako arazoak dituzten ikasleei zuzendutako lege dekretua prestatuko duela adierazi du ostegun honetan eta Haur Hezkuntzan arazoak dituzten ikasleez arduratuko diren 3.000 irakasle prestatuko dituela gaineratu du.
"Arazoak dituzten ikasleei zuzendutako laguntzek jarraipena izango dute Batxillerrean eta Unibertsitarerako sarbidean", adierazi du Cristina Uriartek. 3.000 irakasle prestatzearen helburua, arazoak ahalik eta azkarren antzematea izango da.
Aurten onartu den Unibertsitate Plana "bokazio ikertzailea bultzatzeko" helburuarekin egin dutela esan du Hezkuntza sailburuak. Iaz eman ziren laguntzetatik “ia %25a bete gabe geratu zen”, gogoratu du Uriartek.