Politika -
Frackinga
'Frackinga' Euskadin saihesten duen legea indarrean sartu da
Legebiltzarrean adostu bezala, Lurraren eta Uraren Legeak berrituko dituzte, eta zenbait baldintza berri ezarriko dituzte; hortaz, 'frackinga' garatzea ezinezkoa izango da EAEn.
Agentziak | Erredakzioa
Konbentzionala ez den gasa erauzteko fakturazio hidraulikoa Euskadin saihesten duen legea ("fracking" teknikaren aurkako legea, alegia) indarrean sartu da ostiral honetan; izan ere, ostegunean zabaldu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Araua ekainaren 30ean onartu zuten Legebiltzarrean. EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk horren alde egin zuten, eta UPyD eta EAJ abstenitu ziren. EAJ, teknika honetarako luzamendua proposatzen duen alderdia, arduratuko da legea Eusko Jaurlaritzatik ezartzeaz.
100.000 sinadura
100.000 sinadurak sustatu zuten Herriko Lege-Ekimen hau. Katalunian indarrean duten legea hartu dute eredu, autonomia-mailako lege batzuk berritzeko proposamenarekin. Hori dela eta, ingurumen-baldintza batzuk zorroztu dituzte, fakturazio hidraulikarako.
EAEn indarrean sartu den legeak Lurraren Legea eta Urarena berritu ditu. Lehenengoari dagokionez, ezin izango da fakturazio hidraulikoa sustatu urbanizagarria den lurrean; eta bigarrenaren gainean, ezin izango da abiatu zaurgarritasun ertaina, altua edo oso altua duten akuiferoen guneetan. Gainera, ingurumen-eragina estrategikoa izan beharko da, ez putzuz putzukoa.
Neurri horiek guztiek saihestuko dute, praktikan, "frackinga" garatzea. Legeak, berez, ez du debekatzen; hain zuzen, beste autonomia-erkidego batzuetan, debekua jasotzen duten proiektuak bertan behera geratu dira.