Politika -
EAEAN
Arraizek ezetsi du xake-mate esateagatik abiatutako auziaren ebazpena
Sortuko presidentearen arabera, kereilari bide ematea adostu zuten instruktoreek auziaren epaia eman zuten, haien ebazpenean.
Agentziak
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak eta EH Bilduren legebiltzarkideak Roberto Saiz instruktore-epailea ezetsi du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren hainbat iturrik jakinarazi dutenez.
ETAren presoekin lotutako abokatuen aurka Guardia Zibilak operazioa abiatu zuen urtarrilean eta, horren harira, Guardia Zibilari "xake-mate" eman behar zaiola esan zuen Arraizek. Adierazpen horiengatik, auzia ireki zioten Arraizi, eta auzi horren instruktore-epailea da Roberto Saiz.
Guardia Zibila ustez iraintzeagatik Arraizen aurka Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako helegitea onartu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Zibil- eta Zigor-Gelak. Presoen 12 abokatu eta beste 4 lagunak atxilotzeko Mate operazioaren harira, "herri honek Guardia Zibilari xake-matea emateko unea da", esan zuen Arraizek.
Juan Luis Ibarrak, Antonio Garciak eta Roberto Saizek babestu zuten autoa, eta ebazpenaren aurkako boto partikularra eman zuten Nekane Boladok eta Borja Iriartek. Roberto Saiz bera ezetsi du Arraizek.
Arraizek duela gutxi iragarri zuen epaile horiek ezesteko aukera zegoela, euren ebazpen judizialean auzia "dagoeneko epaitzen zutelako".
Horren irudiko, prozedura "erabat kutsatuta" dago, eta "zuzenduta dagoen lagunaren aurkako gorrotoa" erakusten du, beraren aurkako gorrotoa, hain zuzen ere.