Politika -

Egiari Zor

'Aintzatespen keinu' bat eskatu diote polizien biktimek Urkulluri

“30 urtetan aurreneko aldiz biktima gisa” onartu dutelako zoriondu da Peio Mindegia kolektiboko kidea, baina aitorpena “publikoa” izatea eskatu du.

Egiari Zor Legebiltzarrean
Egiari Zor Legebiltzarrean
'Egiari zor' elkarteak biktima guztiak berdin hartu behar direla aldarrikatu du

0:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren kaltedunekin iragan astean izandako “keinua” eurekin errepikatzea eskatu diote gaur Egiari Zor kolektiboko kideek Iñigo Urkullu lehendakariari. Poliziaren indarkeriaren biktimak eta senitartekoak ordezkatzen ditu kolektiboak.

Egiari Zorreko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko batzorde batean. Polizia gehiegikerien biktimen dekretuko zati bat baliogabe utzi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak apirilean, lesioen froga irmorik eskatzen ez zuelako. Eusko Jaurlaritza lege berri bat egiten ari da orain.

“30 urtetan aurreneko aldiz biktima gisa” onartu dutelako zoriondu da Peio Mindegia kolektiboko kidea, baina aitorpena “publikoa” izatea eskatu du.

“Guri ere bisita egitea eskatuko nioke lehendakariari, gurekin ere ekitaldi bat egitea eta gurekin ere keinu bat izatea”, esan du Mindegiak. Kolektiboko kidea 1983an itsu geratu zen pote batek jo eta gero. 20 milioi pezetako (120.000 euro) kalte-ordaina jaso zuen.

Berdintasuna

Giza eskubideen urraketen biktima guztiek tratamendu bera jasotzea eskatu du behin eta berriro Egiari Zorrek, “indarkeriaren jatorria” kontuan izan gabe.

Jaurlaritza prestatzen ari den legeak ahalik eta kasu gehien aitortzea eskatu du Mindegiak. Araua udazkenean aurkeztea espero du Gasteizko Exekutiboak. Mindegiaren ahotan, frogen aitzakiarekin “torturak jasan zituen jende ugari bazterrean uzteko arriskua dago, demostratzerik ez dutelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur Polizia abusuen biktimak