Politika -

Memoria Historikoa

Nafarroak diruz lagunduko ditu frankismoko biktimen deshobiratzeak

25.000 euro bideratuko ditu Gobernuak lan horietara, hala 6-8 deshobiratze prozesutako gastuak ordaindu ahal izango dituztela uste baitu.

Deshobiratzeak
Deshobiratzeak
Deshobiratzeak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nafarroan 1936ko kolpe militarraren ondorioz hil zituzten edo frankismoko errepresioaren biktima izan ziren" pertsonen deshobiratzeak diruz laguntzea erabaki du Nafarroako Gobernua.

25.000 euro bideratuko ditu Gobernuak lan horietara, hala 6-8 deshobiratze prozesutako gastuak ordaindu ahal izango dituztela uste baitu. Aurten diru hori nahikoa izango delakoan dago Gobernua, 2013an eta 2014an 2 eta 4 eskaera jaso baitzituzten, hurrenez hurren.

Javier Morras Presidentzia kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez, "aurten egingo diren deshobiratze prozesu guztiei laguntzea" da helburua; horregatik, deialdia irekita egongo da 2015 osoan.

Gustura agertu da Nafarroako Gobernuaren ordezkaria, Memoria Historikoaren Legea "osorik betetzeko" beste "urrats bat" egin dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Nafarroa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Giza eskubideen urraketak frankismoan Nafarroako Gobernua Frankismoari buruzko albisteak