Politika -

Abokatutzaren XI. Kongresua

Justizia 'ez auzitzailea' aldarrikatu du Urkulluk

Lehendakariaren aburuz, "gizartea akordioak eskatu dizkigu, ez auzitara jotzea". Politikan ere egoera antzekoa dela uste du Urkulluk.

Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu
Politika eta justizia bereizteko eskaria, Gasteizen

01:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia 'ez auzitzailea' aldarrikatu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizen, Abokatutzaren XI. Kongresuaren hasiera ekitaldian. Auzien kontrako eta erreparazioaren aldeko justiziaren alde egin du lehendakariak, hau da, auzibideetatik kanpokoa, hala komeni denean.

Gaur hasi eta ostiralera arte, Zuzenbideak dituen erronkak aztertuko dituzte justizia alorreko 1.200 profesionalek. Urkullu hasiera ekitaldian izan da, Felipe VI.arekin batera.

Urkulluk uste du justiziak doakoa behar duela izan, "funtzio sozial garrantzitsua" betetzen duelako.

Lehendakariaren aburuz, justiziak hiru erronka ditu: ordaintzeko modurik ez duten horientzat doakoa izaten jarraitzea, aurrerapen teknologikoei moldatzea eta eta "elkarlanean egindako abokatutza batean bide egitea".

"Gizarteak argi hitz egin du: akordioak eskatu dizkigu, ez auzitara jotzea", agertu du Urkulluk. Are, "adierazpen hori politikan ere aplika daiteke".

Hala, "eztabaida eta akordioa" oinarri duen politika aldarrikatu du, "ezberdintasunak onartuko dituena". "Ez dut uste jarduera politikoa Justizia jauregietara eraman behar denik. Gehienetan alderdikeriaz jokatzen da eta oso ibilbide murritza dute auziek", agertu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken albisteak Urkullu Europako herrialdei buruzko albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Letraduen albisteak