Politika -

Ustezko irregulartasunak

Gipuzkoako Aldundiak beste kereila bat aurkeztuko du Bidegi auzian

Isuskitzako tunelaren eraikuntzan 17,1 milioi euro bidegabe erabili izana salatuko du foru erakundeak.

Isiskutzako tunela. EiTB
Isiskutzako tunela. EiTB
AP-1eko lanetan beste salaketa bat jarri du Gipuzkoako Aldundiak

01:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak beste kereila bat, bigarrena, aurkeztuko du Bidegi auzian, hots, AP-1 autobidearen eraikuntzan izandako ustezko irregulartasunen kasuan, funts publikoetako 17,1 milioi euro bidegabe erabiltzea egotzita. Izan ere, Isuskitzako tuneleko lanen ordainketetan delitu zantzuak atzeman dituela azaldu du.

Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak prentsaurrekoan zehaztu duenez, bigarren kereila Agustin Zugasti Bidegiko zuendari ohiaren eta bi enpresabururen aurkakoa izango da.

Horren esanetan, EAJk zuzendutako Aldundiak egin ez ziren lan batzuen truke 8,3 milioi euro ordaindu zituztela egiaztatu dute. Gainera, joan den astean aurreratu zutenez, Arabako Aldundiak dagoeneko ordaindu zituen 8,8 milioi euro Gipuzkoakoak ere ordaindu zituela atzeman dute.

Diru publikoa bidegabe erabiltzea ez ezik, agiriak faltsutzea ere egotzi die foru erakundeak aipatutako hiru pertsonei.

Lehen kereila azaroan aurkeztu zuen Gipuzkoako Aldundiak. Orduan, AP-1 autobideko beste tarte batean 13,6 milioi euroko irregulartasunak atzeman zituela salatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Ekonomia berriak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia azken ordukoa AP-1eko berriak