Politika -

Polizia gehiegikerien biktimak

Jaurlaritzak 'aldaketa teknikoak' egingo ditu eta ez du errekurrituko

Monika Hernando Biktimen zuzendariaren ahotan, sententziak “biktimei kalte-ordaina emateko premia ez du zalantzan jarri”. “Alde teknikoak” bakarrik baliogabe utzi dituela erantsi du Hernandok.

Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Artxiboko irudia: EiTB
Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Artxiboko irudia: EiTB
Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiak polizia gehiegikerien biktimei laguntzeko dekretuaren zati bat baliogabetu du, baina epaiaren aurka helegiterik ez aurkeztea “oso litekeena” dela adierazi du Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak.

Polizia gehiegikerien biktimei kalte-ordaina emateko prozesua “oso aurreraturik” dagoela ziurtatu du Hernandok. Lana ia bukaturik dago, horregatik epaiaren aurka helegiterik ez aurkeztea litekeena da, erantsi duenez.

Estatuak dekretuaren kontra aurkeztutako helegitearen zati bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Ekimena Exekutibo sozialistak bultzatu zuen 2012ko ekainean, eta EAJk aldatu zuen 2013ko urrian.

Hernandok agerraldia egin du Bilbon. Zerbitzu juridikoen erabakiaren zain, Gorenaren aurrean helegiterik ez aurkeztea litekeena dela esan du Biktimen zuzendariak.

“Alde teknikoak”, baliogabe

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, sententziak “biktimei kalte-ordaina emateko premia ez du zalantzan jarri”. “Alde teknikoak” bakarrik baliogabe utzi dituela erantsi du.

“Alderdi teknikoak aldatzea edo adostea posible da”, adierazi du gaur Hernandok. “Dekretua onartu baino lehen Gobernu zentralarekin akordio batera heltzen saiatu ginen, noski”, gaineratu du Biktimen zuzendariak.

Kalte-ordainak

Dagoeneko laga dituzten kalte-ordainak baliogabetu ez dituztela goraipatu du Jaurlaritzak. 291 pertsonek euren kasuak aztertzea eskatu dutela azaldu du Hernandok.

Azterketa batzordea kasu gehienen ordezkariekin bildu da jadanik, eta espediente asko ebatzi ditu dagoeneko; baina Hernandok ez du kopuru konkreturik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak Polizia abusuen kasuak