Politika -

Biktimak

Urquijo, gustura, poliziaren biktimen dekretua mugatu dutelako

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak uste du ez zegoela baldintza zehatzik jarrita kalte-ordainak jasotzeko, eta horri esker edonork eskuratzen zituela, "kontrolik gabe".

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria gustura agertu da auzitegiak poliziaren gehiegikerien biktimei laguntzeko Jaurlaritzak egin zuen dekretuaren zati bat baliogabetu duelako, dekretua "kontrolik gabeko iragazki bat" zela iritzita.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Estatuak jarritako helegitearen zati bat, pairatutako lesioen froga zehatzak exijitzen ez zirelako.

2012ko ekainean onartu eta 2013ko urrian erreformatutako dekretuak motibazio politikoaren ondorioz 1960 eta 1978 artean izan ziren giza eskubideen urraketen eta sufrimendu injustuen biktimei laguntzea du helburu, eta 35.000 eurotik 390.000 eurora arteko kalte-ordainak aurreikusten ditu.

Urquijoren esanetan, berak jarritako helegitea aintzat hartu izanari esker, "segurtasun juridikoa eta biktima izaera berreskuratzen dira, eta kalte-ordaina ez da arbitrarioa izango, interpretazio politikoaren araberakoa".

"Beste behin ere, agerian geratzen da justuena ez dela beti beste alde batera begiratzea terrorismoaren biktimak defendatzeari dagokionean", gaineratu du.

Espainiako Gobernuaren ordezkaria gustura agertu da, bestalde, "terrorismoaren biktima terminoa" argiago geratu delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak Polizia indarkeriaren kasuak