Politika -

Biktimak

Polizia gehiegikerien dekretuaren zati bat baliogabetu du Auzitegiak

EAEko Auzitegi Nagusiak Estatuko Abokatutzaren helegite bat aintzat hartu du eta Lopezen gobernuak sustatutako laguntza programaren artikulu batzuk baliogabetu ditu.

EAEKO Auzitegi Nagusia
EAEKO Auzitegi Nagusia
Auzitegiak baliogabetu du Polizia gehiegikerien dekretuaren zati bat

1:19

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak polizia gehiegikeriak jasandako biktimei laguntzak emateko dekretuaren zati bat baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak, Estatuko Abokatutzaren helegite bati men eginda.

Dekretua Patxi Lopez buru zuen gobernuak onartu zuen 2012ko ekainean eta gerora, 2013ko urrian, moldatu zuen Jaurlaritzak. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri zuen horren kontra eta orain etorri da auzitegiaren erabakia.

Dekretuak, 1960 eta 1978 urteen artean poliziaren gehiegikeriak jasandako biktimak babesten ditu, eta 35.000 euro eta 390.000 euro arteko kalte-ordainak aurreikusten ditu.

Dagoeneko 56 espediente aztertu dituzte, eta 30 laguni kalte-ordainak eman dizkiete.

1960 eta 1978 artean "bizi izan zen motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan" giza eskubideen urraketak "sufritu" zituztenei eragiten die dekretuak. Dokumentuan zehazten  denez, motibazio politikoko indarkeria funtzionarioek pertsonen eskubideen kontra egiten dutena da, gizarteari eragin nahian egin zena eta zigor gabetasun testuinguru batean. Ekintza terroristak egiten ari zirenean kaltetutakoak ez ditu aintzat hartzen.

Estatuko Abokatutzak helegitea jarri zuen, eta EAEko Auzitegi Gorenak errekurtso horren zati bat onartu du. Horrenbestez, bertan behera utzi ditu euskal dekretuaren 1, 2, 4, 5 eta 7. dekretuak, baita 9,9 atala ere. Salatutako gainontzekoa, berriz, atzera bota du.

Lau dira EAEko auzitegiak baliogabetutako jarduerak: garrantzitsuena, abokatutzaren ustez, kalte-ordainak emateko Estatuko Legea aplikatzeko “beharra”. Lege horrek laguntzak kobratu ahal izateko irizpideak finkatzen ditu.

Jasandako kalteak frogatzeko, “sinesgarritasunik” ez duten “txostenak” onartu izatea kritikatzen du auzitegiak. Izan ere, kalteen “froga sinesgarririk” ez dela eskatzen eta “medikuen edozein txosten” onartzea da epaileak salatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak batzorde baten bidez aztertu ditu ustezko biktima guztien eskaerak, baina, hori ere, baliogabetzat jo du Auzitegiak. Argudiatu duenez, batzorde horretako kideek ez dute “ezagutza nahikorik” kalte mediko horien inguruan iritzia emateko. “Ez da medikuez osatutako batzordea eta, hortaz, ez da gai aurkeztutako kalteak ebaluatzeko”.

Bestalde, kalte-ordainak emateko “irizpideak” ere baliogabetu ditu auzitegiak. Jaurlaritzaren dekretuak giza eskubideen nazioarteko organoen irizpideak jarraitzen zituen baina, “definizio maila txikiegia” argudiatu du epaileak puntu hori baliorik gabe uzteko

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak Polizia indarkeriari buruzko albisteak