Politika -

Ustezko irregulartasunak

'Bidegi auzi'ko kereila zabaltzea aztertzen ari da Gipuzkoako Aldundia

Datu eta ustezko irregulartasun gehiago atzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, horrenbestez, kereila zabaltzea aztertuko du.

Larraitz Ugarte
Larraitz Ugarte
Larraitz Ugarte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaitegietan dagoen kereila “zabaltzea” aztertzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, ‘Bidegi auzian’ ustezko irregulartasun gehiago atzeman ondoren. Hala azaldu du Larraitz Ugarte bozeramaileak, agerraldi batean.

AP-1 errepidearen lanak aztertzeko ikerketa batzordean “datu berriak” agertu direla azaldu du Ugartek, eta, horrenbestez, auzitegian jarritako kereila zabaltzea aztertzen ari direla erantsi du.

Adostuta zeuden 88 partida handitu eta Bidegik 20 milioi euro gehiago ordaindu zituela esan du Ugartek. Hortaz, “zer gertatu zen” ikertu beharko dutela gaineratu du.

Batzordean atzo agerraldia egin zuten Markel Olano eta Eneko Goia jeltzaleei, “gertatutakoa argitzeko jarrera oztopatzailea” izatea egotzi die Ugartek.

Datuak ez zituztela ezeztatu nabarmendu du Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak, eta “arreta desbideratzen saiatu ziren”, salatu du.

Horren hitzetan, ikerketa batzordearen ondorioak “garbiak” dira: lurrak falta dira eta diru hori “nora joan den” ikertu behar da.

Olano eta Goia “zipriztinduta” iritsi ziren ikerketa batzordera, Ugarteren hitzetan, eta “busti-bustita atera ziren”. “Kasu batzuetan, dokumentuetan akatsak izan zirela ere onartu zuten”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoa Ustezko ustelkeria politikoa EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Auto-ilarak AP-1ean