Politika -

Diputatuen Kongresua

Kongresua ETAren eta GALen biktimen foro bat hartzekotan da

Jesus Posada presidentea "eskaeraren tramitazioan laguntzeko" prest agertu da. Rosa Rodero, Axun Lasa eta Luis Otero biktimek hitz egitea da asmoa.

Jesus Posada Espainiako Diputatuen Kongresuko presidentea, Errekondo diputatuarekin. Argazkia: Efe
Jesus Posada Espainiako Diputatuen Kongresuko presidentea, Errekondo diputatuarekin.
Jesus Posada Espainiako Diputatuen Kongresuko presidentea, Errekondo diputatuarekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Posada Espainiako Diputatuen Kongresuko presidentea Kongresuan ETAren eta GALen biktimen arteko foro bat antolatzeko prest agertu da, 50 bat diputatuk eskatu ostean, baina data proposatzeko deia egin die.

Posadak gutuna igorri dio Joan Tarda ERCko diputatuari, eta eskaera talde parlamentario batek egitea eskatu dio, hala agintzen duelako Kongresuko Mahaiaren irizpideak.

"Euskal Herriko bakearen eta bizikidetzaren alde" izeneko biktimen foroa Madrilgo San Carlos Borromeo parrokian egindakoaren antzekoa izango litzateke. Aldi hartan, biktimen senideak joan ziren, Rosa Lluch ETAk hildako Ernest Lluch ministro sozialista ohiaren alaba, besteak beste.

Tardari eman dion erantzunean, Kongresuko bozeramaileak dio "eskaeraren tramitazioan laguntzeko" prest dago, baina proposatzen dituzten hiru daten (apirilak 10, 17 eta 24) artean aukeratzeko eskatzen die.

EAJz, Amaiurrez, Geroa Baiz, CiUz eta Ezker Anitzaz gain, BNGko, Nueva Canariaseko eta Compromis-Equoko diputatuek eta Odon Elorza diputatu sozialistak sinatu dute eskaera.

Antolatzaileen asmoa da parte hartzaileak Rosa Rodero Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainaren alarguna, Axun Lasa GALek hildako Joxean Lasaren arreba, Luis Otero Union Militar Democraticako kide ohia eta San Carlos Borromeo parrokiako ordezkariak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur GAL