Politika -

Presoak eta biktimak

Etxeratek jarrera 'positiboa'rekin hitz egingo luke Coviterekin

Euskal presoen senideen elkarteko ordezkari batzuk Bruselara abiatu dira gaur, bertan haien egoeraren berri emateko europarlamentarioei.

Etxerateko ordezkaritza Bruselan izango da.
Etxerateko ordezkaritza Bruselan izango da.
Etxerat elkarteak Bruselara eraman du euskal presoen egoera

1:26

Erredakzioan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkartea Covite Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko kideekin bilera bat egiteko prest agertu da, jarrera "positiboa"rekin betiere, presoen senideen eta ETAren biktimen senideen sufrimenduez hitz egiteko.

Maider Alustiza Etxeraten bozeramaileak Bruselara abiatu aurretik Loiuko aireportuan azaldu duenez, gaur jaso dute Covitek aurreko astean bidali zien gutuna. Gutun horretan, Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak Euskal Herrian "duintasuna egonkortzeko oinarrizko gaiak" zerrendatu omen zituen, tartean presoei "erakundearen indarkeria ekintza guztiak eta gure senideen hilketak" gaitzesteko eta ETArengandik bereizteko deia egiten zien.

"Jarrera positiboarekin, modu eraikitzailean, hitz egiteko prest gaude, herri honetan sufrimendu oro amaitzeko prest dauden guztiekin", adierazi du Etxeraten bozeramaileak.

Bidaia Bruselara

Etxeraten ordezkari talde bat Europako Parlamentura abiatu da gaur, sakabanaketaren eraginez euskal presoen senideek bizi duten egoeraren berri ematera. "Gure kontaketa eramango dugu, 460 familiak gure senideak ikusteko milaka kilometro egin behar ditugula azaltzeko, eta bizi dugun sakabanaketa politika amai dadila eskatzeko", gaineratu du Alustizak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak ETA albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak