Politika -

Hirigintza

Gasteizko hiri-birgaikuntzaren alde egin du EAJk

Hiria hedatzea baino gehiago, hiriko eraikinak eta alde zaharrak birgaitzearen alde azaldu da Gorka Urtaran Gasteizko alkatetzarako EAJko hautagaia.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatetzarako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Gorka Urtaran Gasteizko alkatetzarako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Urtaranek (EAJ) Gasteizko auzo zaharrenak berreskuratzeko eskatu du

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkatetzarako EAJren hautagaia hiriaren hedapen eremuetan etxebizitza gehiago ez eraikitzearen alde azaldu da. Haren aburuz, hiria hedatzea baino gehiago, "hobe da 50 urte bete berri dituzten auzoko eraikinak eta hiriko espazioak birgaitzea, horiek baitute beharrizan gehien".

Larunbat goizean Adurza auzoan izan da Urtaran, auzoko merkatuaren egoera hurbiletik ezagutzeko. Urtaranek merkatu horren egoera txarra eta oro har auzo osoarena deitoratu du. Halaber, "oraindik birgaitu beharreko etxebizitza asko" daudela gogoratu du, "irisgarriagoak, erosoagoak eta energiaren aldetik eraginkorragoak izan daitezen".

EAJren hautagaiak gogorarazi duenez, “azken hamarkada honetan Gasteizko Udala Salburua eta Zabalgana auzo berrietan zentratu da". "Politika horrek Gasteizen zegoen etxebizitza eskaerari erantzuteko balio izan badu ere, lurzoru gehiegi kontsumitu du eta ondorioz hiriak trinkotasuna galdu du", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Politika Gorka Urtaran Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Eguneko albisteak Etxebizitza gaur Zabalgana auzoa Salburua gaur