Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJk errefusatu egin du Kutxabanki buruzko ikerketa batzordea sortzea
Bestalde, Kutxabankeko presidentearen soldata igoera "gehiegizkoa" dela adierazi du Joseba Egibarrek.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJko bozeramailearen ustez, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentearen soldata "gehiegizkoa" da. Hain zuzen ere, erakundeak % 73 igo dio, eta orain 600.000 euro kobratzen ditu urtean, eta 200.000 euroko pizgarriak ditu.
"Niri behintzat gehiegizkoa iruditzen zait, EAEko kutxek ematen zituzten soldatekin dedikazio aparta eskaini dute hainbat zuzendarik", adierazi du. Hori dela eta, "errealitatearen eta kutxen historiaren araberako soldatak" edukitzea eskatu dio Kutxabanki.Bestalde, erakunde horretan atzemandako ustezko irregulartasunak ikertzeko bide egokiena justizia dela iritzi dio Egibarrek. Horrenbestez, errefusatu egin du EH Bilduk proposatutako ikerketa batzordea sortzea.
Horren haritik, koalizio abertzaleak ezer "argitu" baino gehiago, "gauzak nahastu" nahi dituela kritikatu du.