Politika -

Zigor-kodearen erreforma

ETAko preso ohiak irakasle izatea debekatzeko eskatu du PPk

Hezkuntza, kirol eta aisialdiko irakaslea izateko inhabilitazio berezia proposatu du PPk. Horrela, karguan aritzeko sei hilabete eta 20 urte arteko debekuak eskatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Kodea erreformatzeko proiektuari zuzenketa aurkeztu dio PPk. Terrorismo delituengatik zigortu dituzten ETAko preso ohiek hezkuntza, kirol eta aisialdiko irakasle izateko aukerarik ez izatea eskatu du Alderdi Popularrak.

Gobernuak duela urtebete onartu zuen egitasmoa, terrorismoaren aurka borrokatzeko, ETAren zein jihadisten kontrako neurriak bilduta, baina PPk zuzenketa hau aurkeztu du orain.

Horrela, hezkuntza, kirol eta aisialdiko irakasle izateko inhabilitazio berezia proposatu du PPk. Honenbestez, karguan aritzeko sei hilabete eta 20 urte arteko debekuak eskatu dituzte.

Zuzenketa horren helburua terrorismo delituengatik zigortu dituzten pertsonak umetxoen irakasle ez izatea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Irakasleen albisteak gaur