Politika -

Biktimak

Omenaldia Mikel Zabalzari, atxilotu zutela 29 urte bete direnean

"Guardia zibilak atxilotuta eraman zuen, eta 20 egunera itota agertu zen, oraindik esku-burdinak jarrita, eta inork ez du krimena beregain hartu", salatu dute.

Omenaldia Mikel Zabalzari. Argazkia: EiTB
Omenaldia Mikel Zabalzari.
Senitartekoek eta lagunek omenaldia egin diote Mikel Zabalzari

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lore eskaintza egin diote Mikel Zabalzari, Guardia Zibilaren esku hildako autobus gidariari, Altzan, atxilotu zutela 29 urte bete diren egunean.

Txirrita Bertsolariaren kalean izan da ekitaldia, Zabalza bizi zen etxetik gertu. 11:00etan elkartu dira Altzako herritarrak eta Zabalzaren gertuko jendea, eta bere argazki bat eta loreak jarri dituzte, xingola beltza zuen ikurrina baten ondoan.

Ekitaldiaren ostean, Manex Arregi bozeramaileak azaldu du "justizia, konponketa, egia eta oroimena" eskatzen dutela, "oinarrizkoa".

"Duela 29 urte, Guardia Zibilak atxilotuta eraman zuen hemendik Mikel Zabalza, eta 20 egun geroago itota agertu zen, esku-burdinak jarrita, eta oraindik inork ez du krimena beregain hartu", salatu du.

"Guk badakigu zer gertatu zen, badakigu Guardia Zibilak hil zuela Mikel Zabalza, torturak hil zuela, baina oraindik inork ez du heriotza beregain hartu", gaineratu du.

Arregik gogora ekarri duenez, "bertsio ofizialak dio Zabalzak bere burua bota zuela errekara", baina hori "inork ez du sinesten", jakina baita "Guardia Zibilak 20 egunez izan zuela bere esku".

Bestalde, Arregik iragarri du beste ekitaldi "xume" bat egingo dutela datorren igandean, Altzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostiako azken albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Polizia indarkeriaren kasuak