Politika -

Galdakao

EAJk ere sustatuko du Usansoloko kontsulta

Ibon Uribe alkate jeltzaleak kontsultaren prozesua hasteko ekimena proposatuko du. Itsas Aurre elkarteak Igeldon ere Usansolon duten jarrera bera agertzeko eskatu die EAJri, PSE-EEri eta PPri.

Usansolo. Argazkia: EiTB
Usansolo.
Usansolo. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Uribe Galdakaoko alkate jeltzaleak Usansolo herri bihurtzeari buruzko kontsulta prozesua sustatzeko ekimena aurkeztuko du osoko bilkuran, eta kontsulta 2015eko urtarrilean edo otsailean egiteko konpromisoa hartu du.

Udalak agiri batean azaldu duenez, herritarrek auzoa herritik bereizi ala ez berme osoz erabaki dezaten "pauso eraginkorrak" eman nahi ditu.

Uribe auzoaren banaketa sustatzen duen Usansolo Herria taldearekin elkartu da gaur, kontsultarako "ibilbide orria" proposatu eta prozesuan aurrerapausoak emateko. Astelehenean berriro elkartuko dira, eta orduan erantzungo diote alkateari.

Udalarentzat "zaila" izango da erreferenduma plataformak eskatzen duen egunean, azaroaren 23an, egitea.

Udaletik azaldu dutenez, proposamen horren arabera, kontsultan auzoa Galdakaotik bereiztea erabakiz gero, osoko bilkura egingo dute, Batzar Nagusiei Usansolo herri izan dadin beharrezko neurriak har ditzan eskatzeko.

Igeldo

Itsas Aurre elkarteak, Igeldo banatzearen aldeko plataformak, koherentzia eskatu die Donostiako Udaleko EAJri, PSE-EEri eta PPri, eta Igeldon Usansolon duten jarrera bera erakusteko.

Horren harira, Donostiako Udaleko oposizioko alderdiei "Bizkaiko lagunen jarrerari jarraitzeko" eta "igeldotarren gehiengoak bozetan erakutsitako borondatea" errespetatzeko deia egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Donostia argazkiak Galdakao albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zer gertatu da gaur Usansolon?