Politika -

Polemika

Laudioko udaletxeko balkoian Espainiako bandera jarri beharko dute

Epai baten arabera, alkateak hilabeteko epea dauka agindu judiziala betetzeko, hala egin ezean desobedientzia delitua leporatu diezaiokete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi baten aginduz, Natxo Urkixo (Bildu) Laudioko alkateak hilabeteko epea dauka Espainiako bandera udaletxeko balkoian jartzeko. Agindua beteko ez balu, desobedientzia delitu bat leporatu diezaioketela ohartarazten du epaileak.

Joan den ekainean, Laudioko udalak agindu hori bete zuela jakinarazi zion epaileari. Argazkiak ere bidali zizkion, balkoi nagusian zegoen ikurrina teilatuan, Espainiako banderaren ondoan, ezarri zuela erakutsita.

Estatuko Abokatuak helegitea jarri zuen, aldaketa horrekin legea betetzen ez zela esanez, “Espainiako bandera begi-bistako eta ohorezko toki batean” egon behar delako.

Gasteizko epaitegiak arrazoia eman dio Estatuko Abokatuari, bandera teilatuan jarrita oinezkoek ikusi ezin dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia albisteak Laudioko bideoak EH Bildu Araba Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Aiarako kuadrilla