Politika -
Terrorismoa goratzea egotzita
Fiskaltzak Hasier Arraizen 'adierazpen askatasuna' babestu du
Proba berriak egin ostean erabakiko du kasua artxibatzea eskatu ala ez. Arraizek irailaren 4an dekleratuko du berriro EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean.
Erredakzioa
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiaren ustez, Hasier Arraiz Sortuko buruaren aurka berriz irekitako auzian, “buru den taldeko militanteei eta terrorismoaren bi biktimei (Santiago Brouard eta Josu Muguruza) egindako omenaldian Euskadiko bigarren alderdiko presidentearen” adierazpen askatasuna nagusitzen da. Borja Iriarte instrukzio epaileak artxibatu egin zuen auzia apirilaren 22an, baina Dignidad y Justicia elkarteak helegitea jarri zuen, eta EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin zuen.
Arraizek irailaren 4an berriro deklaratu beharko du Borja Iriarte auziko instrukzio-epailearen aurrean, EAEko Auzitegi Nagusiko zigor eta zibil aretoak uztailean Dignidad y Justicia elkarteak jarritako helegitea onartu ostean, Arraizek Brouardi eta Muguruzari egindako omenaldian, ezker abertzaleak 35 urtez izandako estrategia babestu izanaren harira.
Europa Pressi egindako adierazpenetan, Calparsorok esan du EAEko Fiskaltzak “jakinarazi zuela auzia artxibatu egiten zela, Hasier Arraizek iritzi bat eman zuen neurrian adierazpen askatasuna gauzatzeko jardueran, eta, legebiltzarkide eta buruzagi politiko moduan”. Horregatik, “epailearen argudioekin bat” datorrela nabarmendu du auzia artxibatzeko garaian.
Halaber, haren hitzetan, Ministerio Publikoak “ez du zigor jardueraren monopolioa”, akusazio popularra dagoelako, “eta, kasu honetan, auzia jarraitzea erabaki du”, zigor eta zibil arloak apelazio-errekurtsoa aintzat hartuta.